XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
semaforo gorriaEgunkariak ireki eta politikorik ezin bistatik kendu.
Plaga honetatik,
Nork ematen du gehiago? Orain Katalunian botuen prezioa jaso omen dute, ea jendea, zintz egiteari utzita, plazara animatzen den.
Orain arte jendea biltzeko parke zoologikoak
Hauteskunde kontu honek aintzinako pregoia dirudi:
Katalunian Tarradellasek botua ematea nahikoa da.
Beharko.
Semaforo gorriak hango semaforogusuengandik jakin duenez, Bartzelonako Rambletan hauteskundeak entzun eta galdetzen omen dizute:
Sozialistek Katalunian gobernu monokolorea edo kolorebakarra egiteko usteak dituzte.
Tarradellasek bakarrik botatzen badu, Suarezek egingo du hori.
Dena den, sozialistek Euskal Herrian kolorerik ere eman ez diotenez gero, ez da harritzekoa nonbait kolore bat hartu nahi izatea.
Gobernu monokolorea horixe da: dozena bat buru uretan sartu eta gero kolorantea bota.
Hemen badirudi kolorantea bikuen esne zuria izango dela, astemearen esnearen nostalgiarik dutenentzat.
Eta egunak joan eta egunak etorri, Titok bizirik oraindik.
Gizon horrek bizirik egitu duen denbora hilik egin behar badu, ez du eternitate motza izango.
Agonian zegoen gizon batek emazteari esan zion:
Biztutzea ez da gutxiago kostatuko.
Bilbozaleak pozik Madrilen irabazi dutelako eta harmadakoak interbentzio militarraz ametsetan.
Izan ere Realak liga irabaztea antikonstituzionala litzateke.
Estatutoa lehertu eta gero zoaz olio isuria biltzera.
Gogoa duenak hobe txupa dezala.
Pil pil pil, olio errea bil, irabazi ala hil, Realak irabazten badu, agur gure Madril.
Seigarren arau organikoa: Realak ez du irabazi konpetentziak traspasatu arte.
Badugu, beraz, lo kuluska bat egiteko aina denbora.